KIRIKIÑO
Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez. Mañarian jaio zen, Bizkaian, 1866ko urriaren 26an euskal idazle eta kazetaria izan zen.
Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran.
Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen, 1929ko urtarrilaren 31n. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.
Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma da. Hogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.
Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko gogoa", "Euzkerea", "Euskalherria", "Gure Herria", "Eusko Deya" eta "Ibaizabal".
ATXURIKO MIRARIA
Hemen orain agertuko dizueguna duela urte askotarako kontua da. Orduko Bilbo hogei mila arimako hiribildua zen, eta biztanle gehienak elkarren ezagunak ziren. Egun batean, diru askoko emakume bat hil zela agertu zen hirió egunkari batean; Gainera, berri berean esaten zen herrena izan zenez, bere fortuna osoa banandu nahi zuela Bizkaiko herren guztien artean, eta halako egunean eta halako lekuan egoteko deia egiten zitzaien herrenei.
BERNARDO ATXAGABernardo Atxaga,``lagun artean Joseba´´.Asteasu,Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27an jaio zen, idazlerik ezagunena da gaur egungo euskal literaturan.
Obabakoak da haren libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotan itzuli da eta Espainako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 1989 an; sari hori lortzen zuen lehenengo euskal idazlea izan ze.
Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratutako Erlea literatura-aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria da; 2009ko urrian argitaratu zen lehen zenbakia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario