Euskal festak

KILOMETROAK

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Aurten Urriaren 7an egin da, Andoainen. 

Azken 10 urteetan non egin da:
  • 2002: Zumarraga-Urretxu
  • 2003: Lazkao
  • 2004: Orio-Zarautz
  • 2005: Leintz bailara
  • 2006: Oiartzun
  • 2007: Bergara
  • 2008: Irura
  • 2009: Donostia
  • 2010: Lezo
  • 2011: Azpeitia
  • 2012: Andoain

ARABA EUSKARAZ

Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia da. Ikastolen Elkarteak urtero ospatzen du ekainaren erdialdean.Euskararen erabilpena Araba osoan bultzatzea du helburu jai honek, baita ikastolen azpiegiturak hobetzen lagunduko duen dirua lortzea, urtero ikastola arabatar batek antolatuta.
Ospakizuna zirkuito baten inguruan antolatzen da, non publikoari zuzendutako hainbat ekintza burutzen diren (kontzertuak, bertso-saioak, eta abar).
1981ean Gasteizen antolatu zen lehen aldiz.

Azken 10 urteetan non egin da:
  • 2002 - Zigoitia (Gure erronka lelopean).
  • 2003 - Oion (Oro bil borobil lelopean).
  • 2004 - Bastida (Uzta hartu, uztartuaz lelopean).
  • 2005 - Amurrio (Ekiozu bideari lelopean).
  • 2006 - Armentia, Gasteiz (Barruan daramagu lelopean).
  • 2007 - Argantzun (Garenaren jostun lelopean).
  • 2008 - Bastida (Ametsak dirau lelopean).
  • 2009 - Oion (Hauspoari eraginez lelopean).
  • 2010 - Agurain (Gogo biziz lelopean).
  • 2011 - Laudio (Izan zirelako gara, garelako izango dira lelopean).
  • 2012 - Bastida (Barneratu, Barreiatu lelopean).

IBILALDIA

Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zuten Getxon lehenengo aldiz Uribe Kostako ikastolek. Ondoren, 1980az geroztik, urteroko hitzordu bilakatu da. Azken ibilaldia Trapagaranen izan da maiatzaren 27an. Aurten Portugaleten egingo da, eta Astileku ikastolak antolatuko du.

Azken 10 urteetan non egin da:
  • 2002. Getxo. 2002/05/26. San Nikolas ikastola.
  • 2003. Lekeitio. 2003/05/18. RM Azkue ikastola eta Zubi Zahar ikastola.
  • 2004. Leioa - Sopelana. 30/05/2004. Ander Deuna ikastola eta Betiko ikastola.
  • 2005. Durango. 29/95/2005. Ibaizabal ikastola eta Kurutziaga ikastola.
  • 2006. Elorrio. 29/05/2006. Txintxiki ikastola.
  • 2007. Balmaseda. 20/05/2007. Zubi Zaharra ikastola.
  • 2008. Zornotza 2008/05/25. Andra Mari ikastola.
  • 2009. Galdakao 2009/05/31. Eguzkibegi ikastola.
  • 2010. Bermeo. 2010/05/30. Eleizalde ikastola.
  • 2011. Ondarroa. Zubi Zahar ikastola.
  • 2012. Trapagaran. Itxaropena ikastola.

NAFARROA OINEZ

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da. Azken nafarroa oinez Zizur Txikian egin zen, urriaren 21an. 

Azken 10 urteetan non egin da:
  • 2002: Tutera, urriaren 20an. Goiburua: Muga guztien gainetik.
  • 2003: Irunberri, urriaren 19an. Goiburua: Harriz herri Irunberri.
  • 2004: Lizarra, urriaren 17an. Goiburua: lizarran@euskaraz.bizi.
  • 2005: Altsasu, urriaren 16an. Goiburua: Oinknez.
  • 2006: Bera, urriaren 15ean. Goiburua: Baietz oraingoan.
  • 2007: Viana, urriaren 21ean. Goiburua: Giltza daukagu.
  • 2008: Iruñea, urriaren 19an. Goiburua: Atera ezazu mihia!
  • 2009: Etxarri Aranatz, urriaren 18an. Goiburua: Txikiak handi
  • 2010: Atarrabia, urriaren 17an. Goiburua: Munduz mundu
  • 2011: Tafalla, urriaren 16an. Goiburua: Hamaika 11n
  • 2012: Zizur Txikia, urriaren 21ean. Goiburua: Kolore & hitz.



















No hay comentarios:

Publicar un comentario